XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Beharrezkoa da, baita ere, kontutan hartzea matematiken erabilpenak oinarrizko aldagaiei buruzko suposamenduak sinpletu beharrera eraman dezakeela, errealitatearen analisirako duten baliagarritasun guztia utsaltzerarte.
Eta bestalde, matematikak, garrantzirik gabeko problemei zorroztasun eta koherentzia itxurak emateko erabiliak izan daitezkeela.
Matematikak gaizki erabilirik
Beste aurrerapen handietako bat Estatistikaren arloan obratu da.
Gaur egun estatistika zientzia ekonomikoaren elaboraziorako oinarrizko elementuetako bat da.
W. Petty-rengandik hasita, saioak egin ziren estatistika ekonomiko ezinbestekoak finkatzen, eta Jevons-ek esplizituki ezagutu zuen hauen eta Ekonomiaren arteko elkarrelazioaren beharra jeneralizazio teorikoen aurrerapenari bide emateko.
XIX. mendean, proposizio teorikoetarako proba kuantitatiboen bilaketak estatistika batzuen bilketa bultzatu zuen, zalantzarik gabe, baina joera hau oraindik oso ahula zen.
XX. mendearen hasieran, Estatu Batuetan, W Mitchel ekonomilariak, Veblen-en eraginpean, lan handia egin zuen ziklo ekonomikoaren analisi egokia permitituko zuten estatistiken finkapenean.
I. Fisher-ek, bere
Marshall eta Pigou-ren estudioek ere lagundu zioten hurrerapen horri, baina aurrerapenik handiena alde estatistiko soilaren aldetik etorri zen, Ingalaterratik, hain zuzen ere.
1920an, Bowley-k,
1932an, Colin Clark-ek, ordurarte egin zen guztia baino estudio aurreratuagoa aurkeztu zuen, errenta nazionalari buruzko materiala urte batzuetarako era konektatuan bilduaz bere
Garai honetarako errenta nazionala kontabilizatzeko lana errazten zuten oso estatistika hobetuak produzitzen hasiak ziren.
Hogeitamargarren urteetatik aurrera, errenta nazionalari buruzko estudioek, bai estudio kuantitatiboetan, bai kontzeptualetan, Estatu Batuetan aurrera segitu zuten indar handiz.
Nahiz eta ardura deskriptibotik abiatu, gradualki kontzeptuak finkatuz joan ziren, informazio estatistikoa analisi teorikorako baliagarri izatera helduaz.
Depresioko urteek ere eragin zuten estatistiken bilketan, eta eragin hori ez zen gutxiagotu zuzperraldiarekin.
Teknika estatistikoetako aurrerapen handiak kontzeptu erabilien eta material kuantitatiboa sailkatzen zuen egitura teorikoaren hobekuntza garrantzitsuak bideratu zituen.
Simon Kuznets, ekonomilari amerikarrak, azkarki lan egin zuen, informazio estatistikoa aparailu teorikoari estuki konektatua zihoan ikerketetan 1933an, autore honek oso argi finkatu zituen kontabilitate nazionala integratzen duten elementuen definizioak eta sailkapenak.